XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ez zuen negar itorik egingo jakina, amaren esajerazioa besterik ez zen hori opari batengatik.

Zernahi zetorkiola ere, gizon baten modura hartuko zuen.

Gainera, orain bazekien zer hautatu neskentzat.

Jakina, ez zegoen urrezko belarritako gehiago mordo zaharkitu hartan, baina sor zitezkeen beste aukera batzuk.

Bingo The Bells of St. Mary txistuka ari zen, bizikleta garajean utzi eta etxera sartu zenean.

- Ama! dei egin zuen.

- Atea itxi zuen bere atzetik.

- Ama, non zaude?

- Harro sentitu beharko duzu nitaz.

- Ama?

Amak ez zion erantzun.

Bingo sukaldera joan zen.

Ez zegoen inolako arrastorik ama Eguberrietako bere jaki berezia: ron-pilotak egiten aritu zenarenik.

Afaria prestatzen ere hasi gabe zegoen.

Agian huraxe zen garai egokia aspaldiko gozokia prestatzen hasteko.

Sukaltarrira arrimatu zen.

Amaren autoa garajean zegoen, beraz ez zen urrunean ibiliko.

Bingok logelari begiratu eta berriro egongelara jo zuen.

- Ama!

Bideo-aparatuaren azpian txartel bat zegoela ikusi zuen.